XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baietz dirudi, burua ateratzen du eta nire eskuetan pozik dagoela ematen du.

Oso zoriontsu sentitzen naiz; azkenik badut nik nahi nuen animalia.

Badut nor zaindu, norekin hitz egin, nori kontatu nire burutapenak eta gainera ez dit inoiz ezetzik esaten.

Baina zoriona ez da betirako izaten eta goiz batean, beti bezala jaiki ondoren, egun onak ematera hurbildu nintzaion, eta:

- Ez dago, Nixka ez dago!

- Desagertu egin da!

- Ihes egin du! Sukalde guztia begiratu genuen, txoko guztiak mihatu eta ezer ere ez.

Gauak luzeak ziren, eta egunak are eta luzeagoak.

Oso triste nengoen, barrutik eta kanpotik.

Ahal nuen bezala mantentzen nuen irripar kaxkar bat.

Ezin nuen jasan egoera hura, negar egin behar nuen.

Ohera joan nintzenean nire barnean sentitzen nuen penaz lo hartu ezinik eta negarrez egon nintzen, ez dakit noiz arte, baina jaikitzerakoan ohea bustia zegoen.

Beste egun bat Nixkarik gabe.

Getaria-Zarautz igeriketa proba zen egun horretan.

Nire anaiak parte hartu zuen eta 46.a iritsi zen.

Dominak banatzen ari zirela nire izebak galdetu zidan:

- Zer gertatzen zaizu, Ganix?

Eta amak esan zion:

- Dordoka galdu zaio, horregatik dago oso triste.

- Lasai Ganix, seguru edozein momentutan agertuko dela esan zidan.

- Bai agertuko da, agertuko da, hori esaten duzue denok, baina noiz?

Egunak joan eta egunak etorri eta ez zen inondik agertzen.

Hamargarren egunean amari esan nion: